Ikuskizunak
Konpainia
Hasiera
Cast
Eng
Mariasun Landaren izen bereko ipuinean oinarritutako Txan Fantasma emankizuna egiteko hasierako ideia 2014ko hasieran sortu zen Bilboko Pantzart eta Sestaoko Bihar Taldea antzerki konpanien artean.
Mariasun Landa izan da euskal literaturan itzulpen gehien egin zaion idazleetariko bat.
Hasieratik, obra hau 5 urtetik gorako umeei (zehatz-mehatz, 5 eta 9 urte artekoei) nahiz familiei zuzendutako formatu ertaineko txotxongiloen obra gisa prestatu da. Emankizuna Titirijai Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zen 2014eko Azaroaren 27an.
Kontaktua

Neskatila bat eta fantasma txiki baten arteko adiskidetasuna
Txotxongilo antzezlana izateaz gain, neskato bat eta fantasma txiki baten arteko adiskidetasun ixtorioa kontatzen du. Istorio honen bidez, bakardadea, kariƱoa falta eta lagun imajinarioen gaiak planteatzen dira. Baita haur berezien integratzeko posibilitatea.

Karmentxu umezurtza da eta bere izeba Edurnerekin bizi da. Bakarrik izanik, bere jostailuekin denbora luzea ematen du. Baina Txan fantasma bere logelan agertzen denean, bizitza guztiz aldatzen da. Elkarrekin primeran pasatzen dute eta bidaia bat giten dute jaietan dagoen herri batera iritsi arte. Biziki dibertitzen dira han, Arlekino txotxongiloaren teatrinoan,Txinkatxe Magoarekin eta zaldiko-maldikoan. Baina heuren adiskidetasuna kolokan jartzen da Karmentxu Arraroen Etxean sartu nahi dutenean. Zer egingo ote du Txan gizajoak? Txan Fantasma, Mariasun Landaren ipuinean oinarrituta dago. Mariasun Landa izan da euskal literaturan itzulpen gehien egin zaion idazleetariko bat.

Txan Fantasma PANTZART Antzerkiak eta Bihar Txotxongilo Taldeak batera koproduzitu dute.
Aktore/aktoresa: Ainhoa Etxebarria, Santiago Ortega
Autorea: Mariasun Landa
Argiztapena: Arantza Flores
Argazkia: Jose Romero, Celes Ruiz, Aitor Etxebarria
Bideoa: Cesa Pedrosa, Jose Romero
Zuzendaritza eta ekoizpena: Elena Bezanilla
Ekoizpena: Pantzart, Bihar Taldea
Banaketa: Pantzart, Rue2, BiharTaldea

Mariasun Landarena