cast
eng
Ikuskizunak
Konpainia
Kontaktua
Orri zuri handi baten moduko espazioan, gizon aktore batek eta emakume antzezlari batek leiho bat aurkitzen dute formak eta panpinak bertan mugitzeko. Harago joanda, gauzak agertzen eta desagertzen dira, hala nola txotxongiloak, pailazoak eta koloretako ilargiak, denak Kveta Pacovskaren ilustrazioetan inspiratutakoak. Ondoren, bizitzen hasten diren marrazkiak sortzen dituzte. Ohartu gabe bezala, objektuek, panpinek eta musikak amets egitera gonbidatzen duen mundua eraikitzen dute. Gizon aktoreak eta emakume antzezlariak osatzen dute paisaia. Kontu handiz, txoriak jartzen dituzte hemen, barraskilo bat han nonbait, burbuila batzuk harago, airezko lore hauskorrak balira bezala. Adin txikikoak eta euren laguntzaileak gonbidatzen ditu, kontu handiz, xaboiburbuila handien eta txikien hodei batean murgiltzera, Plisti-Plasta aire-palasta geldiezinean.
Estreinaldia iizan zen: 2017eko urtarrilaren 4ean Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan.
FITXA ARTISTIKOA

Aktore/ Aktoresa: Ainhoa Pineda, Santiago Ortega
Txotxongilo Maixua: Santiago Ortega
Testuak: Juan Kruz Igerabide
Musika: David Larrinaga
Jantziak: Ana D.
Argiztapena: Arantza Flores
Argazkiak: Jose Antonio Gutiérrez "Guti”
Bideoa: Tomas Beza
Dramaturgia eta Zuzendaritza: Elena Bezanilla Banaketa: Silvia Cano
Ekoizpena: PANTZART (KunArten egonaldi iraunkorrean egina), AzkunaZentroa (Bilbo)
0-3 urte