cast
eng
Ikuskizunak
Konpainia
Kontaktua
LUR-IKARA KABARET kabaret bat da, izenak halaxe adierazten du eta!

Zoru finkoa zapaltzen duen kabaret hau mundua bezala dardarka dago, pieza hau beste pieza askoren barruan dago, antzerki-foroa da, ordu txarreko ikuskizuna, gaur egungo Egoeraren ikuspegi bat. Baina ez da egoera zehatz bat, baizik eta egoera horrek dena biltzen du bere baitan: mundua mugitzen duen ekonomia, norbere baitatik ateratzen den energia, jaten duguna eta irentsi ezin duguna, edo zaintzak; dena da Egoera.

Ikuskizunari hasiera emateko lanaren helburuak aipatzen dira: "Norbait gudua hastera doanean, ez du erlijioa edo printzipio moralak bezalako gai gorabeheratsurik ukitu behar". Une horretan Bertolt Brechten "Die Dreigroschenoper" ("Lau soseko opera") entzuten hasten da. Horrela, argi utziko dugu non gauden, zein den gure erreferentzia-esparrua.
Kabareten formatua aukeratu dugu, izan ere, sarritan egon da antzerki politikoari lotuta bere ausardiarengatik eta egitura irekia izateagatik; hala, gaiak, doinuak eta interpretatzeko teknikak nahastea onartzen du. Lur-Ikara kabaretean umorea funtsezko elementua da.
Azken eszena Antzerki-Foro gisa landu dugu. Antzerki- Foroan, benetako gertakizunetan oinarritutako arazoak antzezten dira.
Obra hau gazteleraz antzezten da eta euskarazko zenbait pasarte ditu, sarrerak egitean.

KOPRODUZITZEN DUTE: Mugarik Gabe, Pantzart, Bihotzerre
FITXA ARTISTIKOA
ANTZEZLEAK: Ainhoa Madariaga, Ana Pons, Elena Bezanilla, Leire Castrillejo, Lamine Diawara, Pilar Pardo.
ZUZENEKO MUSIKA: David Larrinaga, Lamine Diawara, Elena Bezanilla
MUSIKA KONPOSAKETA: David Larrinaga (La Baldosa Flotante)
TESTUA: Elena Bezanilla
ESZENA ZUZENDARITZA: Benjamín Alonso
ARGAZKIA: Jose Antonio Gutiérrez "Guti", MªJosé Romero
BIDEOA: Tomás Beza, Mª José Romero
EKOIZPENA: Mugarik Gabe, Pantzart, Bihotzerre, La Baldosa Flotante
SOINU TEKNIKARIA: Julen Arregi
BANAKETA: RUE2


Publiko Guztiak