PANTZART 2012an sortu zen arte eszenikoak jorratzeko egitasmoarekin. Arte plastikoak, txotxongiloak, musika eta literatura maila berean lankidetzan aritzea du helburu.

Orain arte PANTZARTek adin ezberdinetarako haurrentzako 5 ikuskizun ezberdin egin/prestatu ditu. Bostak Juan Kruz Igerabide eta Mariasun Landaren testuetan oinarrituak izan dira. Bihar Txotxongilo Taldearekin ere lan egiten du eta beste artistekin kolaboratzen du normalean: Bihotzerre, La baldosa Flotante, eta abar luze bat.

2017an publiko guztientzako kale - ikuskizun berri bat estreinatu du "Lur Ikara Kabaret" izenarekin.

Euskal kulturan, inauteriaren pertsonaia da PANTZART. Herriko jaiak, erraldoiak, ipotxak eta munstroak, estilo eta ezaugarri diferentetako pailazoak eta dantzak; hau da, inauterietako kultura komikoa eta herri-barrea gure lanaren inspirazioaren etengabeko iturria dira.

PANTZART Konpainiaren partaideak hauexek dira: Elena Bezanilla, Santiago Ortega, Ainhoa Pineda, Lamine Diawara, Juan Kruz Igerabide eta Arantza Flores. Danok sari ugari jaso dituzte.

Santiago Ortegak Haur Kabareta izeneko obrarengatik 2008eko Max Saria, 2010ean Café Bilbao saria, eta abar luze bat irabazi zituen.

Ainhoa Pinedak, Agerre konpainiarekin 2007, 2008 eta 2010eko Max saria ere jaso zituen.
Juan Kruz Igerabidek honako sariak irabazi ditu: Espainako Haur eta gazte literatura sari nazionala (2019) Baporea (1997, 2006), Euskadi (1999) eta Kritika Saria (1997 eta 2003).

Elena Bezanilla Nazioarteko zein nazio mailako konpainia eta proiektuetan zuzendari, pedagogo eta eszenografo da Pantzarteko zuzendari artistikoa: Bread and Puppet (USA), Dream Community (Taiwan), Central Saint Martins (Londres, Sevilla), Endanza Aretoa (Sevilla), CAT (Sevilla), La Nave del Pasaje (Sevilla), Pikor Teatro (Maeztu, Araba), Agerre (Donostia),Trikipunk (Donostia), Sebastopoleko Titiriteroak (Donostia), etab.

PANTZART UNIMA eta ARTEKALE elkarteen partaidea da.
KunArten egoitza iraunkorra duen proiektua da PANTZART(2016-2018)


Ikuskizunak
Kontaktua
Hasiera
Cast
Eng