Google+
PANTZART / Pedro Martínez Artola 6-1º Dª / 48012 Bilbao /
Tfn: + 34 699340894 / pantzart@gmail.com
Cast
Konpainia
Ikuskizunak
Eng
Kontaktua
Kolorez Kolore
Haur-txotxongilo antzerkia
2-6 urte eta familiak
Fran
KOLOREZ KOLORE, 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako ertaineko antzezlana da, Květa Pacovska ilustratzailearen lan plastikoan inspiratutakoa. Koloreen gaia jorratzen du kolorezko etxe-eskultura bat sortzen den bitartean, David Larrinagaren musikaz lagunduz. Kolorezko etxe hura sortzeko txotxongiloak, itzalak, leihoak, kolorezko gurpilak eta Juan Kruz Igerabideren haur poesia liluragarria erabiltzen dira. Gainera hilargiak, barraskiloak, igelak, eta hipopotamo bat agertzen dira. Emakumezko aktore bat eta gizonezko aktore bat agertokia aldatzen ibiltzen dira poligonoak, koloreak, irudiak, pertsonaiak, abestiak, eta nahasketak zabalduta. Hala, kolorezko eta umorezko ikuskizuna sortzeaz gain, testurak, formak, historiak eta soinuak erakusten dira. Azkenean, haurrek eraikitako agertoki-eskultura-etxean sartu ahal izan dira, bizi izan dutena ikusi, ukitu, jolastu eta bereganatzeko. Kolorez Kolore KunArten (Vitoria-Gasteiz) estreinatu da 2016eko Azaroaren 6an.
Kolorez Kolore ikuskizunak egoitza bat izan du Tolosako Topic_en
Pantzart Konpainiak KunArten egoitza iraunkorra du ere.
Kolorez Kolore Gasteizko KUNARTEn estreinatu zen 2016 Azaroaren 6an
Aktore/ Aktoresa: Ainhoa Pineda, Santiago Ortega
Txotxongilo Maixua: Santiago Ortega
Testuak: Juan Kruz Igerabide
Musika: David Larrinaga
Jantziak: Ana D.
Argiztapena: Arantza Flores
Argazkiak: Jose Antonio Gutiérrez “Guti”
Dramaturgia eta Zuzendaritza: Elena Bezanilla
Banaketa: Silvia Cano
Ekoizpena: PANTZART, KunArten (Gasteiz) egonaldi iraunkorrean egina, TOPIC (Tolosa)