Cast
Eng
Boli bili boli familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo eta kanta ikuskizuna da, eta, batez ere, 3urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. PANTZART Antzerkiak sortu du Tolosako TOPIC-ekin batera.

Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago.
Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatu gara, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizun liluragarria sortzeko.

Lehen aldiz estreinatu zenetik 80antzezpen baino gehiago egin dira. Gainera, jaialdi eta programazio ezberdinetan parte hartu du, adibidez, Baranaingo Txotxongilo Jaialdian, Literaktum-en edota Argentinako Santa Fe eta Entre Ríoseco Nazioarteko Haur Antzerki Jaialdian.
.
PANTZART / Pedro Martínez Artola 6-1º Dª / 48012 Bilbao
Tfn: + 34 699340894 / pantzart@gmail.com
Antzezleak: Ainhoa Pineda eta Santiago Ortega
Autorea: Juan Kruz Igerabide
Musika: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: Arantza Flores
Jantzien diseinua: Enriqueta Vega
Argazkiak: Jose Antonio Gutiérrez “Guti”
Bideoa: Simón Terroba
Zuzendaria: Elena Bezanilla
Ekoizpena: PANTZART, TOPIC, Santi Sos
Banaketa: Rue2
Ikuskizunak
Konpainia
Kontaktua
Hasiera
Hor doa poemaginean!
Eszenatoki erdian aitonaren garai bateko koadernoa dago. Ez da ohiko liburuxka: marrazkiak, ikuskizuntxoak eta beste hamaika sorpresa gordetzen ditu. Poesia ez da solik errezitaztzen den testu bat. Edonork du eskura edozein baliabide erabiliz: marrazkiak, abestiak, jokoak.